JOP IKASTAROA, Jolas Ontziko Patroia
AZTERKETA DATAK 2024:
Martxok 12: FICOBA, Irun
Ekainatik 03tik aurrera: BEC, Barakaldo
Azarotik 04tik aurrera: FICOBA, Irun
Ikastaro presentziala azterketa baino 2 hilabete lehenago hasten da. Nahiago baduzu zure kabuz aurkeztu, inprimatutako ikas materiala eta gure Ikasgela Birtualerako sarbidea eskatu. Behin azterketa ofiziala gaindituta, praktiketan izena eman, ikas materialaren prezioa deskontatuko zaizu!
ZEINTZUK DIRA JOLAS ONTZIEN PATROIAREN ESLEIPENAK?
15 metrora arteko luzera duten aisialdirako ontzi motordunak gobernatzea; aukera ematen du kostaren eta kostatik 12 miliara trazatutako lerro paralelo baten artean nabigatzeko eta Balear Uharteen eta Kanariar Uharteen artean nabigatzeko.
Gainera uretako motoak gobernatzea, uretako motoei beren ezaugarri teknikoen arabera aplikatu beharreko nabigazio-muga zehatzen barruan.
ZEINTZUK DIRA JOP LORTZEKO BETEKIZUNAK?
18 urte izatea, azterketa teorikoa gainditzea,segurtasun, nabigazio radiokomunikazio praktikak egitea. Azken hauek lehorrean egiten dira homologatutako simuladore batean. Horretaz gain, gaitasun psikofisikoen txostena aurkeztu beharko da.
Zure JOP ikastaroa aukeratu
Ikastaro teorikoa online egin dezakezu, estatu osoan homologatutako edukiarekin eta praktiakak nahi duzun tokian gauzatu. Praktikak Hegaluzerekin egiteko aukera ere badago eta azterketa nor bere kabuz edo ikastaro presentzialean prestatu.
online
100 €
BEZ barne
☑ Ikasgela Birtuala
☑ Azterketa Simulatzailea
☒ Liburua
☒ Ikastaro presentziala
☒ Nabigazio Praktikak
☒ Radioperadore ikastaroa
☒ Titulu kudeaketa eta tasak
nor bere kabuz
490 €
BEZ barne
☑ Ikasgela Birtuala
☑ Azterketa Simulatzailea
☒ Liburua
☒ Ikastaro presentziala
☑ Nabigazio Praktikak
☑ Radioperadore ikastaroa
☑ Titulu kudeaketa eta tasak
osoa
750 €
BEZ barne
☑ Ikasgela Birtuala
☑ Azterketa Simulatzailea
☑ Liburua
☑ Ikastaro presentziala
☑ Nabigazio Praktikak
☑ Radioperadore ikastaroa
☑ Titulu kudeaketa eta tasak
01
ZE BALDINTZA BETE BEHAR IRA JOP TITULUA LORTZEKO?
Gutxienez 18 urte izateaz gain, azterketa ofiziala gainditu behar da eta derrigorrezko segurtasun, nabigazio eta radio praktikak gauzatu.
02
NON EGITEN DIRA MANIOBRA ETA NABIGAZIO PRAKTIKAK?
Maniobra praktikak Bermeoko portuan egiten dira eta nabigazioarenak egiterakoan Urdaibaiko toki interesgarriak bisitatzen dira: Gaztelugatxeko San Juan, Izaro Uhartea, Elantxobe eta Mundaka.
03
PREZIOAN ZER DAGO BARNE? NOLA KUDEATZEN DUT JOP TITULUA?
Teoriaren erosketak izan ezik, ikastaroaren prezioak derrigorrezko segurtasun, nabigazio eta irrati-komunikazio praktikak, tasak eta Jolas Ontzien Patroi tituluaren kudeaketa barne hartzen ditu. Hegaluze arduratzen da guztiaz!
04
BADAGO PREZIO BEREZIREN BAT?
Bai, ikasle ohiek %10eko deskontua dute aurretik Nabigazio lizentzia edo ONP gurekin atera badute. Jar zaitez gurekin harremanetan deskontua lortzeko! Jar zaitez gurekin harremanetan deskontua lortzeko!
INTERESGARRIA?
Nabigazio ikastaro aukera ezberdinak ikusi eta hobeto egokitzen zaizuna aukeratu. Opari bale gisa ere eskuragarri!